adreilu lapurra

Fernando Aramburu · Ediciones Sm

Ver Precio
Envío a todo Perú

Reseña del libro

herriko etxeen hormetako adreilu desagertze misteriotsua geto eta arduragarriagoa da. inork ez daki nor eta nola izan daiteken. baina gau batean mariluz gartziak kasualitatez misterioa argitzea lortzen du . nor ote da adreilu lapurra?mariluz gartzia herrixka batean bizi zen. egun batean, herrixkako etxeetatik adreiluak desagertzen hasi ziren. hala igaro zen urtea, eta jende askok alde egin behar izan zuen euren etxeetan bizi ezinik. herrixkan gelditu zirenek ez zekiten lapurra uxatzeko eta etxeak zutik mantentzeko zer asmatu. gau batean, mariluz bere paretako zuloen artetik, izarrak begiratzen ari zela, adreilu lapurra ikusi zuen. izaki misteriotsua jarraitzea erabaki zuen, eta gau guztia segika pasa eta gero, berekin hitzegitea lortu zuen: lapur misteriotsua estralurtar bat zen! honek espazio-untzia odeien artean eskutatu zuen, baina hara berriz heltzeko eskilera bat behar zuen. horretarako lapurtzen zituen adreiluak. mariluz izaki txikiarekin errukituta, herrira itzuli zen herritarrei gertatutakoa kontatzeko eta denen artean gizontxoa laguntzeko. herritarrak ados jarri ziren eta denbora gutxian estralurtar txikiari bueltatzeko balio zion eskilera eraiki zuten.

Opiniones del Libro

Opiniones sobre Buscalibre

Ver más opiniones de clientes