Batzuetan inurriak nabaritzen zituen Ametsek sabelean.Ez zitzaion askotan gertatzen, ez; egun berezietan batez ere. Eta, hain zuzen, egun berezia zen hura: Ekuadorretik etorritako lagunak gonbidatu behar zituzten etxera. Hala, inurriak sabelean eta hitz bihurriak ahoan, anfibio bihurtu zen Amets.