Biga 2, Super Laguna! (= Avni 2)

Romain Pujol; Vincent Caut · Astiberri

Ver Precio
Envío a todo Perú

Reseña del libro

Banbu, lagunik handiena; Kara, mireslea; Kyle, abusoia... Biga, Animalien Lehen Hezkuntzako ikasle berria, eta bere mundua topatu ditugu Benetan identifikatu gabeko animalia alean (Astiberri, 2020). Eta gag berriak datoz bigarren abentura-liburukian; ale honek azal gorria dauka, Monstrofunen gutunak bezala, eta honetan ere orri bikoitza dator azkenean jolasekin. Haur berezi hau oso maitatua da bere lagun berrien artean; hala ere, inbidia pixka bat pizten die batzuei eta beldur pixka bat ematen dio ikasgelako neska berri bati: Kati tigrekume emeari. Hori bai, epel eta exaxola ez du inor uzten, eta bere lagunek super heroia balitz bezala hartzen dute. Egia da super ahalmenak dituela, eta ez gutxi! Baina Bigak ez du justizia bere eskutik hartzen, telebistan super heroiek askotan egiten duten bezala, eta bere ikaskideek superlaguntzat hartzen dute jolastokian.

Opiniones del Libro

Opiniones sobre Buscalibre

Ver más opiniones de clientes