helburu hau dute orri hauek: gizakia etengabe ibili dabilen izakia dela gogoraraztea. basamortu (irteera) gara oasialdian (post-modernismoan). erromanikoaren astuntasun antropologikotik zerua ikusmiratzen duen gotikoaren zutuntasunera doan bide gara, hutsunetik (oteiza) zerumugarantz (chillida). «haratagoko unea» da beti gizakia. «haratagoko» horren bila gabiltzanean egin gintezke «honatagokoan» benetako gizaki bezala.